Menu Close

Mendia eta itsasoaz gozatzeko eskolako irteera 2012

Argazkia blogan 1

Ikasturte honetan, Gipuzkoako kostalderako urteera antolatu dogu mendiaz eta itsasoaz gozatzeko. Hondarribiko Guadalupe auzoan hasiko dogu txangoa, handik Txingudiko badiaren ikuspegi ederra ikusi ondoren haretxak, pinuak, akaziak, lorak, errekatxuak eta gorostiak daukazan bide batetik abiatuko gara itsasoagaz bat egin arte; orduan, ekialderantz jiratuko gara eta itsasertzetik doan Talaia izeneko ibilbidetik barrena, kalak eta badiak zeharkatuz eta kresal usainaz gozatuz iritsiko gara zeharkaldiaren amaierara: Hondarribiako itsasargia.

7,8 kilometroko ibilaldi erraz hau patxadaz egingo dogu eta ibilbidearen barruko lekuren batean bazkalduko dogu. Bazkaldutakoan Hendaiara itsasontziz joango gara eta han bakotxak nahi dauena: hondartzan egon, handik txango bat,… arrastiko 7ak arte. Ordu horretan, autobusean lotuko gara Larrabetzura itzultzeko.

Jakin beharrekoak:
– Prezioa: 5 euro lagun bakotxeko.
– Urteera Larrabetzuko frontoitik: Goizeko 9:30etan.
– Izena emoteko epea: gaurtik maiatzaren 10era arte.
– Ume guztiek nagusi baten ardurapean egon beharko dabe.
– Bazkaria: nork berea eroan behar, ibilaldian bazkalduko dogu eta.
– Nahi izan ezkero, hondartzan olgetan ibilteko jostailuak, baloiak edo nahi dozuna eroan.
– Oso eguraldi txarra egin ezkero, txangoa bertan behera geratu eta dirua itzuliko da.

Izena emoteko, idatz eizuz txangora etorriko diran lagun guztien datuak (izen-abizenak, telefonoa, posta-e, nagusiak ez diren adinak), diruagaz batera gutunazal batean sartu eta itxi eskolan dagoan Txinpasmendiren postontzian edo Anguleri kultur etxean.

Deskargatzeko dokumentuak:   oharra euskeraz   –   oharra gaztelainaz   –    kartela

Zalantza edo ekarpenaren bat baldin badaukazu idatzi hemen zure iruzkina edo txinpasmendi.guraso@gmail.com helbidera bidali zure mezua.

Txinpasmendi Guraso Elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude