Lezamako trenbide zaharraren ibilbidea ezagutzeko txangoa.

Dakizuenez, eskolako guraso batzuk Txorierriko bidegorria egitearen alde, eta Deriotik Bilboraino doan Lezamako trenbide zaharraren bidea bizikletaz egin ahal izateko berreskurapenaren alde lanean dabiltza. Izan ere, Larrabetzutik Bilboraino bizikletaz joateko aukera izango genuke hori eginez gero. Orain arte, guraso horiek proiektua abenduaren 2an Anguleri kultur etxean  aurkeztu zutenetik, lan handia egin dute. Batez ere, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi, Bilboko Udal, Txorierriko Udalak eta beste erakunde batzuetako ordezkariekin harremanetan jarri dira eta bidegorriaren proiektua azaldu diete. Eta lan horren fruituak dagoeneko ontzen hasiak dira. Hurrengo ekintza maiatzaren 29an izango da: egun horretan, bizikletazaleok Lezamako Trenbide zaharraren ibilbidearen nondik norakoak erakutsiko dizkiete nahi duten guztiei. Hitzordua goizeko 10etan jarri dute Bilboko udaletxean (aukeran, Lezamako geltokian geratu dira goizeko 9:30etako trena hartzeko). Ibilbidea bizikletaz egingo da eta  linterna bat eroatea komeni da, Artxandan dagoen tunelera sartzeko. Anima zaitez parte hartzen eta zalantzarik baldin badaukazu, esan eta blog honen bitartez erantzungo dizugu.

Kategoria: Adi egon, bizi txorierri, Larrabetzuko eskola. Gorde lotura.

Utzi erantzuna