Menu Close

Araudia

JANTOKIKO ARAUDIA

● Jantokia zerbitzu bat da, beraz, bertara joatea borondatezkoa da. Ikastetxekoek baino ezin izango dute erabili. Jantokian gauden bitartean,  eskola orduetan errespetatzen ditugun elkarbizitza arau berberak jarraituko ditugu, hau da: diziplina, materialarenzainketa, ikaskide zein nagusiekiko errespetua.

● Ume baten jokaera bidezkoa ez izanez gero, jantokiko zaintzaileek tutoreari eta zuzendariari jakinaraziko die eta honek umearen gurasoei. Falta hauek errepikatuko balira, tutoreek bidezko erabakia hartuko lukete.
 
● Jan bitartean bazkalkideak, irakaslegoa eta jantokiko langileak baino ezin dira bertan egon.

● Jantokiko ordutegia 13:00etan hasten da eta 14:30 bukatzen da. Bi urteko gelako umeek 12:00etan bazkalduko dute. 13:00etan: Haur Hezkuntzako 3,4 eta 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako 1. 2. eta 3. mailakoak 13:30etan bazkalduko dute eta14:00etan: 4. 5. eta 6. mailakoak.

● Bazkarian, bazkalosteko atsedenean eta klaseak hasi arte, umeak monitoreen zaintzapean egoten dira. Hori dela eta, gurasoen edo tutoreren baten baimen idatzia eduki ezean, ezin izango dira eskolatik irten.

● Ordainketa irailetik ekainera bitarteko 10 kuota berdinetan egingo da.
 
Kurtso honetako prezioa: 83€ hileko (4,72€ egun bakoitzeko).

● Ohiko jankideak ez diren ikasleen kuota 5,32€ egun bakoitzeko izango da.

● Kuoten ordainketa bankuko helbideratzearen bidez egingo da.

● Itzultzeak: ohiko jankide batek aste bat baino gehiago jantokiko zerbitzua erabiltzen ez duenean egun horietako kuotak ikasturteko azken hilabetean itzuliko zaizkio.

● Jantokirako dirulaguntza jasotzen dutenei ez zaie ez etortzeagatiko deskonturik egingo.

● Atzera botatako eta justifikatu gabeko hiru kuotatatik aurrera, jantoki zerbitzua erabiltzeko eskubidea galduko da.

● Kurtso osorako menuak prestatu ditugu. Beste txosten batean bidaliko dizkizuegu.

Menu bereziak edota jatekoren baten intolerantzia eza edo alergiaren bat duten umeei egokitutako menuak bermatuko dira. Kasu honetan medikuaren agiria beharrezkoa da.

● Gurasoek aldez aurretik justifikatu eta horren berri eman badute, menu biguna behar duten umeei ere emango zaie.

● Informazio gehiago, iradokizun, kexa eta horrelakoetarako jo Jantokiko
arduradunarengana (Amaia Etxeandia).Aldez aurretik zita eskatu posible bada.

JANTOKIKO ARDURADUNA:

Amaia Etxeandia 

Emaila: amaiajantoki@larrabetzukoeskola.eus

Telefonoa : 94 428 78 60

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude