Menu Close

Iñaki Zubizarreta eskolan

Maiatzaren 2an, Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, mundu mailako haur eta gazteen eskola-jazarpenaren eta bullying-aren arriskuaz kontzientziatzeko.

Astelehenean , hilak 3, Guraso Elkartearen eskutik Iñaki Zubizarretaren bisita izan genuen eskolan .
Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohiak, bullying-a jasan zuen bere eskola urteetan eta gaur egun hitzaldiak ematen ditu eskola jazarpenari buruz.
Gure ikasleak aditasun osoz entzun eta hunkitu egin ziren Zubizarretaren hitzekin.