Menu Close

Goizeko umezaintza zerbitzua

images umezaintza

Ikasturte honetan ere umezaintza zerbitzua erabilgarri egongo da goizeko 8etatik 9:30etara eskola hasi baino lehen etorri behar duten umeentzat. Tarte horren barruan, txikiak edozein unetan sartu ahal izango dira eta bi begiralek zainduko dituzte eskolako liburutegian.

Zerbitzuaren prezioa 45 eurokoa izango da hileko. Hala ere, egun batzuetan erabiltzea dago, 5 euro ordainduta egun bakoitzeko.

Informazio gehiago behar edo zalantzarik izanez gero, bidali egiguzu mezu bat txinpasmendi.guraso@gmail.com helbidera; bestela, galdetu eskolan bertan Amaia Etxeandiari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude