Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki

Kartela_m

Euskal Herriko hezkuntza eragile gehienok, ikasle, familia, langile eta beste hainbat
elkarte eta erakundek, argi adierazi dugu azken hilabete luzeetan Wert hezkuntza ministroak
inposatu nahi duen LOMCE hezkuntza erreformarekiko gure aurkakotasuna.
Zentralizatzailea, adoktrinatzailea, uniformatzailea, atzerakoia, segregatzailea eta elitista
den lege hau bertan behera uzteko exijitzen dugu eta inola ere ez dugu onartzen Euskal
Herrian inposa dezaten.
Hau honela, ekainean aurreratu moduan, hezkuntza komunitate osoari eta euskal herritarrei
dei egiten diegu urriaren 12an Bilboko kaleak betetzera LOMCEri aurkakotasuna
adierazi eta aurre egiteko eta hezkuntza sistema propioa aldarrikatzeko.

Mobilizazio honen bidez, gure desadostasuna agertzeaz gain, Euskal Herriko alderdi
politikoei eta Nafarroa eta EAEko legebiltzar eta gobernuei eskatzen diegu LOMCEa
gure herriko ikastetxeetan inola ere ez dezatela aplika eta horretarako bitarteko guztiak
erabili ditzatela. Modu berean, hezkuntza eragileok gure konpromisoa berresten dugu
LOMCEri aurre egin eta gure herrian aplika ez dadin estrategia komunak lantzeko.
Bestalde, azken hamarkada luzeetako bideari jarraituz, hezkuntzako eragile ezberdinok,
konpromisoa adierazi nahi dugu eraso hauei guztiei aurre egingo dien eta Euskal Herrian
behar eta nahi dugun hezkuntzari erantzungo dion hezkuntza sistema propioa eraikitze
bidean pauso berriak emateko.
Honegatik guztiagatik, dei berezia egiten diegu ikasle, familia, hezkuntzako langile
eta herritar orori datorren urriaren 12an, arratsaldeko 17:30etan Jesusen Bihotzetik
abiatuta, Bilboko kaleak betetzera.

Kategoria: Larrabetzuko eskola. Gorde lotura.