Euskal Eskola Publikoaren Jaia ekainaren 4an Gasteizen

Josi ta josi _ kartela

 

Ekainaren 4an Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatuko dugu Gasteizen, Zabalgana auzoan. Egun horretan Eskola Publikoaren alde lanean gabiltzan guztiok elkartzeko asmoz, beti bezala egitarau zabala antolatu da, guztiok egun ederra pasa dezagun: tailerrak, ikuskizunak, ibilbideak, erromeria, kontzertuak, herri kirolak, kalejirak, antzerkia …

Jaiaren kamisetak eta poltsak BIGEn eta online dendan salgai daude:  http://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/denda/

Txorierriko Mankomunitateak Jaira joateko autobusa antolatu du, Derio, Larrabetzu, Lezama, Sondika eta Zamudiotik pasatuko da autobusa. Liburutegietan eman dezakezue izena hilaren 31 arte.

Kategoria: Larrabetzuko eskola. Gorde lotura.