Menu Close

Etxerako lanak: hausnarketa eta laguntza

Eskolako denbora luzatu behar al da?  •  Irakasle, familia eta ikasleen iritziak: zeintzuk dira?  •  Baliagarriak al dira? denak?  •  Etxerako lanak gure etxeetan: lagundu behar al diegu seme-alabei?  •  Laguntzekotan, nola?

Ikasturte honen hasieran, etxerako lanei buruzko hausnarketa egingo dugu bai irakasleek baita gurasook ere. Galderak eta zalantzak sortzen duen gaia da. Horrexegaitik, funtsezko ikusi dugu honi buruzko jardunaldia antolatzea: irakasleek saio bat egin zuten irailaren lehenengo astean, eta gurasook irailaren 27an arratsaldeko 6:00etatik 8:00etara egingo dugu. Saio horretan parte hartzera animatzen zaituztegu: bakoitzaren iritziak, galderak, ekarpenak, zalantzak mahaigaineratzeko edo gai honi buruz gehiago jakiteko aukera ezinhobea izango dugulako. Eztabaida zuzentzeko eta goian dauden galderei erantzuna bilatzeko, didaktikan eta eskola-antolakuntzan aditua den Joxe Amiama Ibarguren gurekin egongo da.

Irailaren 27an, asteazkena,  6:00etatik 8:00etara Angulerin.