Eskolako txangoa Aia/Pagoetako parke naturalera.

Izena emoteko orria eta informazio gehiago hemen.

Eskolako Txinpasmendi Guraso Elkarteak Aia-Pagoetako parke naturalera joateko txangoa antolatu du ikasturte honetan.

Martxoak 20, domeka.

Leku horrek hainbat aukera ematen ditu naturaz  gozatzeko eta, guztien artean, hauxe aukeratu dugu geuk:

AGORREGIKO IBILALDIA: Iturraran aparkalekutik hasita, lorategi botanikoa zeharkatuz Agorregiko burdinolara jaitsiko gara, hemen burdinola martxan eta XVI. mendean burdina lantzen zuten modua ikusi ahal izango dugu; hemendik haranaren hondotik eta errota desberdinen aldamenetik igarota Manterola auzora iritsiko gara. Hemendik gertu bidea gorantz hasten da hasierako puntura iristeko, lorategiko beste gune batetik pasatuz eta baita Iturraran baserritik ere.

Lau kilometroko ibilaldi hau amaitu ondoren lorategi botanikoaren ondoko mahaietan bazkalduko dugu (leku honetan iturria eta komunak ere badaude). Nork bere bazkaria eraman behar du.

Bazkalostea ondoren, Sarrolara joango gara orkatz eta oreinak ikusten eta, bide batez haiei merienda ematen (sagarrak eta azenarioak). Amaitzeko Zarauzko hondartzara jaitsiko gara, eta han arrastiko 6:30ak arte egongo gara. Ordu horretan Larrabetzura itzuliko gara.

Jakin  beharrekoak:

– Irteera Larrabetzuko frontoitik: Goizeko 9:30etan.

– Itzulera Zarauztik: Arrastiko 6:30etan.

– Prezioa: 5 euro.- Izena emateko epea: gaurtik martxoaren 16ra arte.

– Zalantzak argitzeko: txinpasmendi.guraso@gmail.com

– Bazkaria: nork berea eroan behar, parkean bazkalduko dugu eta.

– Ume guztiek nagusi baten ardurapean egon beharko dute txangoan.

– Oso eguraldi txarra eginez gero, txangoa bertan behera geratu eta dirua itzuliko da.

Anima zaitez!

Kategoria: Adi egon, Ekintzak, Larrabetzuko eskola. Gorde lotura.

Utzi erantzuna