Zer da Eskola Agenda

Gure eguneroko hezkuntza jardunean indarrean diren bitartekoak erabilita, ikastetxea integraturik dagoen errealitate kultural lokala eta errealitate globala lantzeko helburuarekin jaio zen Eskola Agenda, 2010/2011 ikasturtearekin batera.

LHko ikasleak hasten dira idazketa eta irakurketa prozesuan murgiltzen. Honen inguruko ohiturak sortzea lagungarria da prosezu hau dinamizatzeko. Honez gain, euren lehenengo etxeko lanekin hasten dira. Ardurak eskatzen hasiko zaizkie eta euren autonomi garapenean beste martxa bat sartu behar dute.

Beste alde batetik, gaur egun ohiko errealitatea da gure eskoletako irakasleen joan-etorriak. Eskolak ematen dituzten herrietan ez bizitzea. Bertako hizkuntza, bertako kultur, kirol eta elkarte ezberdinen jarduna eta izaera, bertako bizimoduan indarrean diren ohiturak, erritualak, jai egunen sinbologia, historia,… ezagupen handirik izan barik. Eta ezagutzen ez dena…. nekez irakatsi daiteke.

Baina ez da irakasleen egoera bakarrik. Edozein herrira etorri berri asko gara. Adopzioan jasotako herriaren izana gehiago ala gutxiago ezagutuko dugu batzuek eta besteek. Elkarrekintza sozial edo kulturalaren bitartez garatuagoa izango dugu errealitate horren transmisioa.

Transimisio honetan sakondu nahi dugu ere bai, Eskola Agendaren bitartez.

Eta umeen garapena, eskolan, familian eta bere ingurune hurbilean suertatzen denez, gehienbat. Elkarekintzan diren aktoreek ingurune horrekiko duten ezagupenak asko lagunduko du umearen garapenean eta egokitzapenean.

Baina Agenda ez da kultur transmisiorako euskarri soila. Guraso, irakasle eta umeen arteko komunikaziorako bitartekoa ere bada. Umeen hezkuntzan diharduten aktoreen artean ezinbestekoa den komunikazioa.

Utzi erantzuna