Menu Close

Elikadura eta Eskola

elikadura copia

Datorren bariku arrastian eta zapatuan (irailak 16 eta 17) Elikadura eta Eskola izeneko jardunaldiak egingo dira Larrabetzuko eskolan.

Jardunaldi horietan, alde batetik, elikaduraren urrats bakoitzaren garrantzia eta eragina azalduko zaie eskolako umeei antzezlan eta ipuinen bitartez: elikagaien jatorria, ekoizpena, eraldaketa eta merkaturatzea zertan diren.

Bestalde, hainbat eskolatako guraso elkarte, hezkuntzari lotutako elkarte, dietista, baserritar eta ekoizle elkarte eta mugarik gabeko albaitarien elkarteko ordezkarien eskutik eskola jantokien egungo egoera, kudeaketa eta balioei buruz eztabaidatuko da, esperientziak partekatu eta elkarguneak bilatuko dira eta azkenik, lankidetza bultzatuko da.

Egitaraua oso zabala da… Antzerkia, ipuin-kontalaria, hitzaldiak, eztabaidak eta, amaitzeko, eskolako jantokian bazkalduko dugu zapatuan. Bazkarian parte hartu nahi duenak txinpasmendi.guraso@gmail.com helbidean izena eman dezala aste honetako eguena baino lehen.

Informazio gehiago aurkituko duzue www.larrabetzukoeskola.eus/elikadura atalean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude