Menu Close

Baserritarren eguna

Baserritarren eguna - 2

BASERRITARREN EGUNA

Larrabetzutik Oinez irteera

Maiatzak 15, domeka

Goizeko 10etan

Larrabetzuko plazan

Maiatzaren 15a Baserritarren eguna da, eta aurten be inguruko auzoetatik ibilbide bat egingo dugu oinez.

Adin guztientzat prestatutako ibilbidetxoa izango da urian zehar, auzorik auzo lar urrundu barik oinez ibiliko gara.

Goizeko 10etan plazan geratu eta solorik solo Olarretarantza joango gara, Agarre  eta Sarrikola auzoak bisitatu eta baserri eta landa artean ibiliko gara, etxetik eta eskolatik gertu ditugun parajeak bisitatzen.

Bokata txiki bat jan, inguruan argazkiak egin eta ttipi ttapa plazara helduko gara. Izan be, makinatxu bat ekitaldi egongo dira egun guztian zehar plaza bueltan. Ez aspertzeko moduko eguna izango da baserritarrena.