Badator Korrika!

Korrikaren 17. edizioa hilaren 7an hasi zen TrebiƱun eta apirilaren 17an amaituko da Donostian. Larrabetzura zapatuan helduko da, goizeko 6ak aldean. Korrika 17 Zornotzatik etorri eta, Erletxetik gora, Artolatik sartuko da gure herrira. Handik, Sarrikolan barrena urirantza abiatuko da eta Lezamarako bidea hartuko du hiru bat ordu laurden geroago. Larrabetzuko eskolak Artolatik Urkuluraino hartuko du lekukoa. Beraz, hasi beroketa-ariketak egiten ahalik eta euskalakari gehien batzeko Artolan zapatu honetan!

Kategoria: Adi egon Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna