Egilearen artxiboa: txinpasmendi

Larrabetzuko eskolako jantokia, albiste zenbait aldizkaritan

Ikasturtea amaitzear dugula, Larrabetzuko eskolako jantokiaren kudeaketa-eredua berriro ere albiste dugu aldizkari bitan: Bizkaia Maitea eta BaserriBizia aldizkarietan. Oker ez gabiltzalako seinale… Eskolako jaian egongo gara!  

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

Baserritarren eguna Larrabetzun

Baserritarren egunean, Larrabetzuko baserriz baserri ibili ginan  goizean, solo artean, artoaren ibilbidea egiten: Olatxu baserrian, errota ikusi gendun martxan; Basagunen, ardiei ilea ebaten ikusi genduzan artzaiak; Sarrikolan, artoa zelan ereiten eta garantzen dan azaldu euskuen; Goiritxu baserrian, eskolan jaten doguzan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Ekintzak, Jantokia, Larrabetzuko eskola, mendi ibilbideak | Etiketak , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Gimnasia erritmikoa, dantza modernoa eta euskal pilota

Hona hemen 2013aren amaieran antolatu genituen jarduera batzuen argazkiak… URTE BARRI ON GUZTIOI!

Kategoriak Eskolaz kanpoko ekintzak | Utzi iruzkina

Larrabetzuko eskolako jantokiaren eredua, BioCultura azokan

Urriaren 4tik 6ra BioCultura deritzon azokaren lehen edizioa izan da aurten Barakaldoko BEC-en. BioCultura ekimenak ekarri digun egitarau zabalaren barruan, EAEko ESKOLA-JANTOKIEN ARAUDIA ALDATZEKO PROPOSAMENAren nondik norakoak azaldu dituzte Larrabetzuko herri ikastetxean darabilgun kudeaketa iraunkorrarekin bat egiten duten lagun batzuek: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

Lezamako trenbide zaharrera… hamaikagarrenez!

Kategoriak bizi txorierri, Ekintzak, Larrabetzuko eskola, mendi ibilbideak | Utzi iruzkina

2012-2013 ikasturteko menuak

Hemen daukazue 2012-2013 ikasturteko menuak… esteka honetan deskargatu ahal duzue. Ikasturte honetan bazkaltzeko 3 txanda egingo dira: HH2 gela 12etan,    HH3-HH4-HH5-LH1-LH2-LH3 gelak 13:00etan   eta  LH4-LH5-LH6 gelak 13:30etan. Kurtso honetako prezioa 4,60 euro egun bakoitzeko da. Ordainketa irailetik ekainera bitarteko 10 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Jantokia | Utzi iruzkina

Eskolan ere konposta egiten dugu

Egunero-egunero, Aitor sukaldariak eta bere laguntzaileek jatekoa prestatzen sortzen diren hondakinak bereizten dituzte. Geroago, eskolako neska-mutilek ortuan dagoen konpost-ontziraino eroaten dituzte txandaka. Bertan, hilabete batzuen buruan, hondakinak konpost bihurtzen eta lurrera itzultzen dira, lurrak fruituak eman ditzan. Horrela, naturaren zikloa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Eskola gunea, Jantokia, Larrabetzuko eskola | Utzi iruzkina

Aisialdia Larrabetzun

Larrabetzuar guztioi, Apirilaren 20an Aisialdia Larrabetzun izenburupean burutu genituen tailerretan jasotako iritzitrukearen berri helarazi gura dizuegu. Tailerrotan, 77 larrabetzuarrek, ume, nerabe, eragile eta gurasoek osatutako 4 taldetan banatuta, herrian aisialdirako ditugun indargune zein ahulguneez eta hobetu daitekeenaz egin genuen berba. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon | Utzi iruzkina

Azken mendi irteeraren argazkiak

Esteka honetan ikusi ahal dituzue Hondarribira egin genuen mendi irteeraren argazkiak. Dena oso ondo atera zen: ibilaldia itsasertzetik, itsasontzia Hendaiara, hondartza Hendaian, eguraldia, giroa… egia esan ezin dugu gehiago eskatu.

Kategoriak mendi ibilbideak | Utzi iruzkina

Mendia eta itsasoaz gozatzeko eskolako irteera 2012

Ikasturte honetan, Gipuzkoako kostalderako urteera antolatu dogu mendiaz eta itsasoaz gozatzeko. Hondarribiko Guadalupe auzoan hasiko dogu txangoa, handik Txingudiko badiaren ikuspegi ederra ikusi ondoren haretxak, pinuak, akaziak, lorak, errekatxuak eta gorostiak daukazan bide batetik abiatuko gara itsasoagaz bat egin arte; … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Adi egon, Ekintzak, Larrabetzuko eskola, mendi ibilbideak | Utzi iruzkina