Menu Close

Abenduaren 16an Postal lehiaketa eta Zirkale.

SONY DSC

Abenduaren 16an, datorren barikuan, arrastiko 17:30etan eskolako jantokian Gabonetako postal lehiaketaren sari banaketa.

Jarraian frontoian Zirkale taldeko A Ze Parea! ikuskizuna izango dugu.

Karakola eta Barea malabareak haien artean jolastuz sortu zituzten aspaldiko lagunak dira. Handik aurrera haien zirkuarekiko zaletasuna handiagotzen joan zen eta bestelako tramankuluak erabiltzen hasi ziren. Monozikloak aurkitu zituzten, gurpil bakarreko bizikleta arraro horiek, eta Karakola 2 metroko altuerako monoziklo batekin ausartzen da. Pilota erraldoiekin ere malabareak egiten dituzte, eta Bareak kristalezko pilota liluragarriak bere eskuetan mugitzen ditu. Gaur egun, ikasitako trebetasun guztiak bildu dituzte eta publikoa liluratuko duen ikuskizun paregabea antolatu dute… ez galdu talde hau ikusteko aukera!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude