2014-2015 ikasturtea hastear

Eskolara-berriro

Ikasturte berria irailaren 8an hasiko da, astelehenarekin, eta horixe izango dute eskolako lehen eguna 3 urtetik 6. mailara arteko ikasleek.

Hilaren 8a aurkezpen eguna izango denez, egun horretako ordutegia hauxe izango da:  11:00etatik 13:00etara jantokira ez doazenentzat eta 11.00etatik 14:00etara jantokira doazenentzat.

Irailaren 9an eta 10ean jardunaldi trinkoa izango dute ikasleek: 9:30etatik 13:00etara jantokira ez doazenek eta 9:30etatik 14:00etara jantokira doazenek.

Irailaren 11n, berriz, goiz eta arratsaldeko ordutegia hasiko da.

Irailaren 8an, 9an eta 10ean, guraso elkarteak zaintza zerbitzua eskainiko du 14:00etatik 16:00etara (prezioa: 5 euro eguneko). Zerbitzua erabiltzeko, Amaia Etxeandiari edo tutoreari esan.

Guraso elkarteak goizetan eskaintzen duen umezaintza zerbitzua irailaren 9an hasiko da (zerbitzua goizeko 8:00etatik 9:30etara da). Prezioa: 45 euro hilabetean edo 5 euro egun solteak.

Ikasturte hasiera bikaina izan (Txinpasmendi Guraso Elkartea)

Kategoria: Larrabetzuko eskola. Gorde lotura.